Beraz, ahoz zein idatziz, gure komunikazio-egoerara egokitzen diren testuak eratzea funtsezkoa da. Formula kimiko baten antzera, osagai batzuk behar ditugu testuak ulertzek eta idazteko. Hau da formula: munduari buruzko ezagutza + hizkuntzaren arauak.
Ikus dezagun esandakoa adierazten duen eskema bat:
Askotan, ez dugu hizkuntzari buruzko informazio horren guztiaren kontzientziarik, baina egunero martxan ipintzen dugun mekanismo konplexua da.
Hitz egiten duzuenean edo testu bat idazten duzuenean, goki adierazi beharko dituzue ideiak; bestela, ez duzue elkar ulertuko. Beraz, hitz egin aurretik, bilatu esateko modurik egokiena, igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioa eten ez dadin. Horretarako, esparru linguistikoan eta kognitiboan konpetenteak izan behar duzue. Bestela esanda, saia zaitezte hizkuntzari buruz dauzkazuen estrategiak eta inguruan dituzuen gauzei buruzko ezagutzak erabiltzen!
Ikus dezagun orain teoria apur bat:

Testu bat egokia da 3 ezaugarri hauek betetzen baditu:
Koherentzia: zentzua izatea *Gauez eguzkiak min ematen du begietan. Esaldi hori gramatikala da, baina ez da koherentea Kohesioa: hitzak eta esaldiak ondo lotuta egotea. Ba al dago ezberdintasunik bi esaldi hauen artean? Aupa, Ane! / Aupa Ane!
Bestalde, goiko taulan ikusi dugu testuak irizpide batzuk jarraituz antola daitezkeela. Orain, adibideak ipiniko ditugu:
ERREGISTROA:
Formala: guretzat ezezagunak diren pertsonekin eta egoera serioetan (banketxean, denda batean, ikastetxeko zuzendariarekin...) erabiliko dugu.
Informala: giro lasaiko solasaldietan (tabernan, lagunekin patioan...) erabiliko dugu
Kontuz! Lagunarteko erregistroa eta erregistro arrunta ez da gauza bera. Erregistro arrunta txartzat har daiteke, errespetu falta delakoan.
KANALA: Idatzizko testu batek eta ahozko jardunak ez dute kode bera; horregatik, egoerara moldatu, eta kontuan izan beharko dituzue gramatika-arauak.
IGORLEAREN ASMO KOMUNIKATIBOA: Estetikoa edo ludikoa: testuaren helburua hizkuntza artistikoki erabiltzea da (olerkiak, abestiak, ipuinak...). Limurtzailea: hartzailea konbentzitu nahi denean erabiltzen da (eztabaidak, kritikak, publizitatea...). Aginduzkoa: argibideak ematea da helburua (joko-arauak, errezeta, makina baten erabilera-orria...). Informatzailea: berriak edo azalpenak emateko erabiltzen da (hiztegia, egunkaria, entziklopedia...).
SEKUENTZIA MOTAK: Deskribapena: izenondoak erabiliz, zerbait (pertsona, tokia, animalia...) nolakoa den azaltzeko. Argudioa: arrazoiketak egiteko da (iritzia emateko, ideia bati eusteko...). Elkarrizketa: zuzenean beste pertsona batekin edo batzuekin hitz egiten duguna adierazteko (-Goazen, berandu da eta! / -Jakina!). Azalpena: arlo bateko edukiei buruzko informazioa emateko (gertakizun baten azalpena, definizioa...). Narrazioa: narratzaile batek zer edo zer kontatzeko (eleberria, albistea, ipuina...).

Egokitzapena: Berdin azalduko al zenioke ume txiki bati edo unibertsitateko ikasle bati molekula zer den? Ziur ezetz!

Hona hemen RAEk egindako irakargi labur bat. Ikusi, eta ondoren erantzun azpian dauden galderak:
ARIKETAK
1) Adierazi ikusi duzun bideoaren erregistro mota, kanal mota, igorlearen asmo komunikatiboa eta erabilitako sekuentzia motak.
2) Ondoren, beste bideo labur bat ikusiko dugu. Teoria guztia astiro irakurri baduzue, lapurpen bideo hau arazorik gabe ulertuko duzue:
3) Ausartzen al zarete euskaraz bideo labur bat sortzera? Animo! Gero, bloggera igo.
4) Azkenik, audio bat entzungo duzue. Jon eta Jone du izenburu. Aztertu erregistro mota, kanal mota, igorlearen asmo komunikatiboa eta erabilitako sekuentzia motak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario